Zamakola, Joan Antonio
Jose Antonio Zamakola Diman jaio zen 1758an eta ez dakigu non eta noiz hil zen. Gorteko eskribaua izan zen. Napoleonen garaian Madrilen bizi zen eta Jose I.a Bonaparte agintaldian ere eskribau izan zen.
Konbentzio-Gerraren garaian Bizkaiko jaurerriko erregidore eta Dimako tertzioen kapitain izan zen. Simon Bernardo Zamakolaren anaia eta laguntzailea izan zen. Frantsesak penintsulatik atera zirenean Auch-en erbesteratu zen (1813).
"Historia de las Naciones Vascas" obra argitaratu zuen (1814), historian zehar euskal instituzioek izandako garrantzia eta Bizkaiko zenbait gorabehera kontatzen ditu bertan.
Iturria: Elhuyar