Zubiria Ibarra, Tomas
Enpresari eta politikari bizkaitarra, Bilbon jaioa (XIX-XX. m.). Altos Hornos de Vizcaya S.A. enpresako administrazio-kontseiluko kidea (1896) eta gero lehendakaria izan zen. Sociedad Española de Construcción Naval enpresa sortu (1908) eta zuzendu zuen. Inguruko enpresa eta banku garrantzitsuetako zuzendaria (Compañía Española de minas del Rif) edota kontseilukidea izan zen (Banco de Vizcaya, Sociedad Española de Construcción Babcok Wilcox, Sociedad Española de Ferrocarriles Vasco-Asturiana, etab.). Politikan, Gorteetako diputatu eta errege-senadorea izan zen.
Iturria: Harluxet