Zamakola, Simon Bernardo
Simon Bernardo Zamakola Diman jaio zen 1759an eta Diman hil zen1809an. Eskribau eta politikari bizkaitarra izan zen. Joan Antonio Zamakolaren anaia.
Herriko erret eskribau eta Gernikako Batzar Nagusietan behin eta berriz Dimako ordezkari izan zen. Konbentzio-Gerran frantsesen aurka parte hartu zuen. Durangoko merindadea indartu asmoz, bertako 11 elizateak elkartu zituen (1799). Gernikako batzarretan, Abanton eta Nerbioi ertzean merkataritza libreko portua eraikitzeko proiektua onar zedin lortu zuen (1801). Horrek Bilbo eta Bizkaiko jaurerriaren harremanak okertu eta Zamakolada izenez ezagutzen matxinada eragin zuen (1801 - 1804 eta 1804 - 1807).
Karlos IV.aren agintaldian Bizkaiko jaurerriak itsas portu propioa izan zezan onartzea lortu zuen eta trukean bizkaitarrek soldadutza egitea negoziatu, baina Bizkaiko jaurerrian, haserre, Zamakolada izeneko matxinada piztu zuten. Simon Bernardo Zamakola Dimara itzuli behar izan zuen eta handik Etxarri-Aranatzera joan Nafarroako erregeordearen babesera, Bizkaira itzultzeko aukera izan bitartean. Altxamendua zapaldu zenean, Bizkaiko jaurerriko Batzar Nagusiak Madrilera bidali zuen Godoy-rekin Bizkaiko foruen normalizazioa negoziatzera (1805), baina berehala burua joan eta erotzen hasi zen. Sendatzera Parisera bidali zuten; handik itzuli eta bere herrian hil zen, 1809an.
Iturria: Elhuyar