Zaratiegi, Joan Antonio
Joan Antonio Zaratiegi Erriberrin jaio zen 1804an eta Utrera-n hil 1872an. Hirurteko Konstituzionalean parte hartu zuen (1821-23). Lehenengo Gerra Karlistan borrokatu zen Zumalakarregirekin (1833). Gaztelara eginiko espedizioko buru izan zen (1837); arrakasta handia izan zuen, baina porrot egin zuen gero eta arazoak izan zituen karlistekin. Epaitua eta kartzelaratua izan zen; kartzelatik irtendakoan karlistekin adiskidetu eta Don Karlosen ofizial laguntzaile izendatu zuten. Bergarako Hitzarmenaren ondoren, Karlos erregearekin batera, Frantziara atzerriratu zen (1839); Isabel II.aren amnistiari esker itzuli zen 1849an. Guardia Zibileko zuzendari nagusi izendatu zuten (1868). Isabel II.a tronutik kendutakoan, Don Karlosen alde jarri (1869) eta karlisten alde lan egin zuen. "Vida y hechos de Don Tomás de Zumalacárregui" obra idatzi zuen (1845).
Iturria: Harluxet