<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Zazpi Urteko Gerra (1756 - 1763)
Batetik, Britainia Handia eta Prusiaren eta bestetik, Frantzia, Austria, Errusia, Suedia, Espainia (Karlos III.arekin) eta horien arteko aliatuekin koloniengatiko lehia eta Austriak Silesia berreskuratu nahi izatea izan ziren gatazkaren iturburua.
Europatik kolonietara zabaldu zen gerra: Afrika, Amerika eta Asiara. Parisko Ituna eta Huberthusburg-eko itunaren bidez eman zitzaion amaiera (1763). Britainia Handia eta Prusia garaile irten ziren. Frantziak, ordea, Luis XV.a erregea zen garaian India, Kanada eta Lousiana galdu zituen.
Loturak: >Manuel Girior; >Maria Teresa;
Iturria: Elhuyar