Zuñiga, Francesillo
Francesillo Zuñiga ez dakigu non jaio zen ~1490ean eta Béjar-en hil, Salamanca, 1532an. Pertsonaia nafarra izan zen. Karlos I.aren bufoia. Datu zehatzik ez badago ere, familia judu batean jaio zela ia ziurtzat jotzen da. Gaztelara joan zen lan bila eta Béjar-en jostun-lanetan aritu zen; Alvaro Zúñiga Béjarko dukearen bufoia izan zen. Gorteko noble eta damen akats guztiak astintzen zituen, eta enperadoreagan eragin handia izan zuen. Enperadorearekin joaten zen bidaia guztietan eta aholkuak ematen zizkion. Fernando II. Falsarioa hil zenetik bera bizi izan zen arte gortean gertatutako gorabehera guztien berri ematen duen "Crónica" istoria idatzi zuen. Enperadoreari buruz eginiko txiste zoritxarreko batengatik gortea utzi egin behar izan zuen; Béjarrera jo zuen berriz ere, baina berehala hil zuten Gaztelako jaun baten aginduz.
Iturria: Harluxet