Zugazagoitia, Julian

Julian Zugazagoitia Bilbon jaio zen 1900ean eta Madrilen hil 1940an. Politikari sozialista eta kazetaria. Madrilgo "El Socialista", Bilboko "La Lucha de Clases" eta "Cuadernos Socialistas de Trabajo" aldizkarietako zuzendaria izan zen. Gorteetako diputatu (1931, 1936), barne-arazoetarako ministro (1931-38) eta defentsako idazkari nagusia izan zen. Parisera erbesteratu zen, baina alemaniarrek atxilotu eta Espainiara itzuli zuten; fusilatu egin zuten. Biografiak (Una vida heroica: Pablo Iglesias, 1926), nobela bat (El asalto, 1930) eta lan historikoak (Historia de la guerra de Espaņa, 1940) idatzi zituen.

Iturria: Harluxet