Zurbano, Martin (militarra)
Martin Zurbano Logroņon jaio zen 1788an eta 1844an hil. Militar errioxarra, jatorri nafarrekoa izan zen. Espainiako Independentzi gerran frantsesen aurka parte hartu zuen. Hirurteko Konstituzionalean (1820-23) liberalen aldean borrokatu zen eta ondoren Valladoliden ezkutatu zen. Lehen Gerra Karlistan ere liberalen bandoan borrokatu eta Maria Kristina erregeordearen aldeko partida bat antolatu zuen (1835). Araba aldean arrakasta handia izan zuen; gobernu liberalak maior izendatu zuen (1836). Gerra amaitutakoan Logroņora erretiratu zen. Hurrengo urtean Esparterorekin Gasteiz eta Bilboko altxamenduen aurka lortutako arrakastagatik Bizkaiko komandante nagusi izendatu zuten. Esparterok agintea galdu zuenean Portugalen erbesteratu zen, baina berehala itzuli eta errebolta batean parte hartu zuen. Bertan bi semeak hil eta bera preso hartu zuten. Logroņon fusilatu zuten.
Iturria: Harluxet