Zuaznabar, Felix
Felix Zuaznabar Donostian jaio zen 1790an eta Irunen hil 1860an. Espainiako Independentzi gerran frantsesen aurka borrokatzeko kadete sartu zen batailoi batean (1812). Fernando VII.aren erregealdian liberal izateagatik baztertu egin zuten. Riegoren konstituzioaren aldeko ekintzan partehartze zuzena izan zuen (1820). Karlisten aurkako kanpaina egin zuen, lehenik Isabel II.aren konpainian eta, gero, Cotoner koronelaren "Txapelgorri" batailoian (1834). Infanteriara itzuli eta han egon zen (1837-39). Gipuzkoako Foru Aldundiko Gorputz Armatuko buru izendatu zuten 1840an, Nafarroa eta Gipuzkoako mugako gaizkileak kontrolatzeko. Arrakasta handia izan zuten, baina batailoi osoa mantentzea garestiegia zenez, desegin eta "mikelete" izenekoez ordezkatu zen (1841).
Iturria: Harlxet