Zubiaur, Pedro
Pedro Zubiaur Ziortzan, Markina-Xemein, jaio zen ~1541ean eta Ingalaterran hil 1605ean.Militar bizkaitarra izan zen. Felipe II.aren garaian itsas armadako jenerala izan zen eta Flandesko gerretan ingeles, frantses eta nederlandarren aurka borrokatu zen. Flandesera zihoala, eskuadra holandarrarekin topo egin zuen eta borroka gogorra izan zuten Mancheko kanalean (1605); Zubiaurrek atzera egin zuen eta Ingalaterrara joan zen.
Iturria: Harluxet