<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Zumarragako Biltzarra

Espainiako Bigarren Errepublikako gobernu eskuindarraren eta nazionalista eta ezkertiarren oposizioaren arteko eztabaidak zirela eta, egindako biltzarra (1934-IX-2). Errepublikako gobernuak Kontzertu Ekonomikoak kenduko zituela esan zuenean, udaletan protesta piztu zen eta Kontzertu Ekonomikoen aldeko batzordea osatu. Zumarragako udaletxean biltzar bat antolatu zen batzordearen alde: euskal udalek, euskal parlamentarioek eta parlamentario katalanek parte hartu zuten. Bitartean, poliziak diputatuei bakarrik utzi zien sartzen eta herrietako alkate eta zinegotziak Zumarragara joan zitezen eragozten saiatu zen. Indalezio Prieto izan zen Biltzarreko lehendakaria; Telesforo Monzon, Miguel Santal- katalanak, J. Horn, Manuel Irujo, I. Prieto eta beste hainbatek ere parte hartu zuten.

Iturria: Harluxet