Zornotzako Akordioa
Karlisten altxamenduak porrot egin zuenean, Francisco Serrano gobernuko jeneralak eta Urkizu, Orue, Arginzoniz eta Artiņano diputatu karlistek sinatutako akordioa (Zornotza, Bizkaia, 1872 - V - 24). Karlistak armak uzteko prest azaldu ziren indultua izan eta militar graduazioak ez galtzearen truke. Akordioa zera zen: amnistia orokorra, altxamenduko buruzagiek muga pasatzeko baimena, foruak onartzea eta gobernuak ezarritako Diputazioa desagertzea. Santa Kruz apaizak ez zuen akordioa onartu eta atxilotu egin zuten.
Iturria: Elhuyar