<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Zeltiberiarrak

Zeltiberiarren penintsula Hispaniarraren herria da. Diodororen arabera, herri zeltiberiarra da zeltak eta iberiarrak bat egitetik sortutakoa. Historialari grekoentzat, herri iberiarra Mediterraneo kostaldean eta Andaluzian bizi ziren tribuek osatzen zuten. Penintsularen barnealdean bizi ziren zeltekin elkartu ziren eta herri zeltiberiarra sortu zuten (K.a. VI. m.). Zeltiberiar hitzak ez du, beraz, esanahi etnikorik, geografikoa baizik. Greko eta feniziarren eraginez zibilizazio garrantzitsua sortu zuten. Kartagoarrek (K.a. III. m.) eta erromatarrek gero (K.a.II. m.) menderatu zituzten arte. 

Iturria: Elhuyar