Zabala Ozamiz, Anjel
Anjel Zabala Arteagan jaio zen 1866an eta Madrilen hil 1940an. EAJren Bizkai Buru Batzarreko buruzagitzan Sabino Aranaren ordezkaria izan zen (1903). Alderdiaren himnoa Gernikako arbola izan beharrean, Sabino Aranak idatzitako Gora ta gora izan zedin agindu zuen. EAJren kontrola hartu nahi izan zuelako eta alderdia Gorteetarako hauteskundeetan aurkeztearen aurkakoa zelako, gatazka piztu zen alderdian (1905) eta zuzendaritzatik baztertu egin zuten (1906). EAJk Comunión Nacionalista Vasca izena hartu ondoren (1916), Gallastegiren sektore independentistak Comunión-etik irten eta EAJ berria sortu zuenean, hauekin bat egin zuen.
Iturria: Harluxet