Nafarroa eta Euskal Herriko Erregeak
Erregeen dinastia web.ctv.es/sagastibeltza
Euskal Herrian erresuma propioa sortzearen oinarriak Baskoniako dukerriaren hondarretan daude. Iņigo Ximenez baskoien buruzagia, Muza Ibn Fortun Ibn Kasio "Banukasitarren" alarguna Onekarekin ezkondu eta haien semea izango zen Iruņeko eta Nafarroako errege izenekin Euskal Herri osoan erret-egitura eratuko zutenen aitzindaria.
1.- Eneko Aritza: (824 - 852) Baskoien buruzagia, Iruņeko dinastiaren lehen erregea
2.- Gartzia I.a Iņigez: (852 - 882) Eneko Aritzaren semea. Iruņeko erregea
3.- Fortun I.a Gartzes: (882 - 905) Gartzia I.a Iņigezen semea. Iruņeko erregea.
4.- Antso I.a Gartzes: (905 - 925) Toda Aznar-en senarra. Iruņea eta Errioxako erregea.
Ximeno Gartzes: (925 - 931) erregeordea. Antso I.a Gartzes-en anaia.
5.- Gartzia I.a Santxez: (931 - 970) Antso I.a Gartzesen semea. Iruņeko, Errioxako eta Aragoiko erregea.
6.- Antso II.a Gartzes Abarka: (970 - 994) Gartzia I.a Santxezen semea. Nafarroa, Aragoi eta Mendebaldeko errega.
7.- Gartzia II.a Santxez Dardartia: (994 - 1000) Antso II.a Gartzes Abarkaren semea. Nafarroa, Mendebalde eta Aragoiko erregea
Urraka Fernandez: (1000 - 1004) Antso III.a Gartzes Nagusiaren amona. Erreginaren eta tutore talde baten babesean gobernatu zuen.
8.- Antso III.a Gartzes Nagusia: (1004 - 1035) Gartzia II.a Santxezen semea. Euskal Herriko erregea.
9.- Gartzia III.a Santxez Naiarakoa: (1035 - 1054) Antso III.a Gartzes Nagusiaren semea. Errioxako, Euskal herriko, erregea.
10.- Antso IV.a Gartzes Peņalengoa: (1054 - 1076) Gartzia III.a Santxezen semea. Euskal Herriko erregea.
11.- Antso V.a Ramirez: (1076 - 1094) Aragoiko Ramiroren semea.
12.- Pedro I.a: (1094 - 1104) Antso V.a Ramirezen semea.
13.- Alfontso I.a Borrokalaria: (1104 - 1134) Pedro I.aren anaia.
14.- Gartzia IV.a Ramirez Berrezarlea: (1134 - 1150) Ramiro Sanchezen semea.
15.- Antso VI.a Jakituna: (1150 - 1194) Gartzia IV.a Ramirezen semea.
16.- Antso VII.a Azkarra: (1194 - 1234) Antso VI.a Jakitunaren semea.
17.- Teobaldo I.a Trobalaria: (1234 - 1253) Antso VII.a Azkarraren biloba.
18.- Teobaldo II.a: (1253 - 1270) Teobaldo I.aren semea.
19.- Enrike I.a Potoloa: (1270 - 1274) Teobaldo II.aren anaia
20.- Joana I.a: (1274 - 1305) Enrike I.a Potoloaren semea.
Felipe I.a Ederra (1274 - 1305) Joana I.aren senarra eta Frantziako Felipe III.a Ausartaren semea. Frantziako erregea (1285 - 1314). Nafarroako benetako gobernua Luis I.a Setatiaren esku uztea bi urtez atzeratu zuen.
21.- Luis I.a Setatia: (1305 - 1316) Joana I.aren eta Felipe I.aren semea. Frantziako erregea Luis X.a izena hartuta (1314 - 1316).
22.- Joan I.a Hilondokoa: (1316) Luis I.a Setatiaren semea. Frantziako erregea (1316).
23.- Felipe II.a Luzea: (1316 - 1322) Joana I.a eta Felipe I.aren semea. Frantziako erregea FelipeV.a izena hartuta (1316 - 1322)
24.- Karlos I.a Burusoila: (1322 - 1328) Joana I.a eta Felipe I.aren semea. Frantziako IV.a Ederra (1322 - 1328).
25.- Joana II.a: (1328 - 1349) Luis I.a Setatiaren alaba.
Felipe III.a Evreux: Joana II.aren senarra (1329 - 1343)
26.- Karlos II.a Gaiztoa: (1349 - 1387) Joana II.aren semea.
27.- Karlos III.a Prestua: (1387 - 1425) Karlos II.a Gaiztoaren semea.
28.- Blanka I.a: (1425 - 1441) Karlos III.a Prestuaren alaba.
Joan II.a Trastamara Usurpatzailea: (1425 - 1479) Nafarroako Blanka I.aren bigarren senarra. Blanka erregina hildakoan (1441), Joana Enrikez-ekin ezkondu (1443) eta erresuma bere gain hartu zuen. Erregetzeko eskubidea, ordea, Karlos IV.a Bianako Printzeari zegokion. Joana Enrikez bigarren emaztearekin izandako semea Fernando II.a, Gaztelako Inkisidore Katolikoa eta Nafarroako Fernando I.a Faltsua izango zen (1512).
29.- Karlos IV.a Bianako Printzea: (1441 - 1461) Blanka I.a eta Joan II.a Trastamarakoaren semea.
Blanka II.a: (1461 - 1464) Blanka I.a eta Joan II.a Trastamarakoaren alaba.
30.- Leonor I.a Nafarroakoa: (1479) Blanka I.a eta Joan II.a Trastamarakoaren alaba.
31.- Frantzisko Febo: (1479 - 1483) Leonor I.aren biloba, Gaston Foix Bianako printzearen semea.
32.- Katalina I.a Nafarroakoa: (1483 - 1517) Frantzisko Feboren arreba.
33.- Enrike II.a Albretekoa: (1517 - 1555) Katalina I.aren semea.
34.- Joana III.a Albretekoa (1555 - 1572) Enrike II.aren alaba.
35.- Enrike III.a Nafarroakoa (1572 - 1610) Joana III.aren semea. Frantziako erregea Enrike IV.a izenarekin (1589 - 1610).
36.- Luis II.a Nafarroakoa (1610 - 1643) Enrike III.aren semea. Frantziako erregea Luis XIII.a izenarekin (1610-1643).
37.- Luis III.a Nafarroakoa (1643 - 1715) Luis II.aren semea. Frantziako erregea Luis XIV.a izenarekin (1643-1715).
38.- Luis IV.a Nafarroakoa (1715 - 1774) Luis III.aren birbiloba. Frantziako erregea Luis XV.a izenarekin (1715 - 1774).
39.- Luis V.a Nafarroakoa (1774 - 1793) Luis IV.aren biloba. Frantziako erregea Luis XVI.a izenarekin (1774 - 1793). Iraultza Frantsesa piztu zenean erregea baztertu eta 1793ko urtarrilaren 21ean hil zuten gillotinaz lepoa moztuta.