Fortun I.a Gartzes Begibakarra
Fortun I.a Gartzes Begibakarra ez dakigu non eta noiz jaio zen eta Leire-ko monasterioan hil zen 906an. Iruņeko III. erregea (882 - 905), Gartzia I. Iņigez eta Urrakaren semea.
Bere aita hildakoan erregetu zen (882). Muhammad I.a emirrak preso eduki zuen hogeita bi urtez (860 - 882). Bost seme alaba izan zituen Oriakin: Eneko, Aznar, Blasko, Lope eta Oneka. Fortun I.a Gartzesen erregealdian Iruņeko erresuma Kodes mendizerratik Lizarra, Gares eta Artederretatik igaroz, Peņa mendizerretarainoko, eta ziur asko, Zangoza eskualdea bitartekoraino lurraldeak hartzen zituen.
905ean, Antso I.a Gartzesek Iruņea hartu zuenean, Fortun I.a Gartzes Leireko monasteriora bidali zuten eta bertan eman zituen azken egunak. Hurrengo Iruņeko erregea bere biloba Toda Aznar-en senarra Antso I.a Gartzes izango zen.
Iturria: Elhuyar