Gartzia I.a Iņigez
Gartzia I.a Iņigez 800ean jaio zen gutxi gorabehera eta 882ean hil zen. Iruņeko II. erregea (852 - 882), Eneko Aritzaren semea. Nafarroako Urrakarekin ezkondu zen bigarrenez eta haiengandik jaio zen Fortun I.a Gartzes.
Tuterako Banukasitarren alde borrokatu zen hasieran, baina 854an, Toledoko mozabiarren alde eta Kordobako emirarren aurka aritu zen, Asturiasko Ordoņo I.a lagun zuela. Muza Ibn Muza kasitarrak ez zuen begi onez ikusi eraso hura eta garai hartan Iruņeko erregearen menpeko zeuden Arabako lurraldeei eraso zien.
858-59 bitartean normandiarrak Ebron barrena Iruņera iritsi eta preso hartu zuten; erreskatea ordaindu behar izan zuen. 860an, berriz, musulmanek Nafarroan sartu, hainbat gotorleku hartu eta bere semea Fortun I.a Gartzes preso hartu zuten. Bere agintaldian sarritan izan zituen gatazkak Kordobako emirarrekin eta Muza Ibn Muza banukasitarrarekin, beren erresuma defendatu eta hedatzearren borroka asko sortu baitzituen.
882an Abdalah banukasiarra Iruņako erreinuari eraso zion eta Aibarrera iritsi zen; Aibar Nafarroako erreinuaren hegoaldeko sarrera harresitua zen garai horretan. Gartzia I.a Iņigez Irunberrin edo Larunbe aldean hil zuten bere ahaide Abdalah eta Ismail-en osteek. Ondorengo Iruņeko erregea Fortun I.a Gartzes izango zen.
Loturak: Guadaleceteko bataila;
Iturria: Elhuyar