Enrike I.a Potoloa
Enrike I.a Potoloa 1249an jaio zen ez dakigu non eta Iruņean hil 1274. Nafarroako XIX. erregea (1270 - 1274), Nafarroako Teobaldo I.a Trobalariaren eta Margarita Borboi-Danpierrekoaren semea.
Gaztetan gortetik kanpora ibili eta Nafarroa Behereko Lakarra etxeko alaba batekin seme bat izan ondoren, bere anaia Teobaldo II.aren mende jarri zen. Teobaldo II.a Frantziako Luis IX.arekin zortzigarren gurutzadetara joan zenean Nafarroako erregeorde izan zen. Bere agintaldi laburrean bakea erresuma osoan zehar zabaltzen saiatu zen, eta ez zuen parte hartu nahi izan Gaztelako Felipe Infantearen eta Alfontso X.aren arteko borrokan. Bere anaiak nahi bezala Blanka Artoiskoarekin ezkondu zen, eta Joana I.a eta Teobaldo seme-alabak izan zituen.
Loturak: Nafarreriako gerra;
Iturria: Elhuyar/ Lur