Banu Kasi (Banu Qasi)
Banukasitarren zabaltzea erriberatik |
Batzuek defendatu izan dute Kasius kondea, Banu Kasi muladien familiari hasiera eman ziona, noble bisigodoa zela. Baina beste iturriak baliatuz, sinesgarriagoa dirudi, Kasius, erromatar jatorriko "possesor" bat edo "gizon aberats" bat izatea. Arabiarren erasoa ekidin eta beren lur eta aginteari eustearren Kasio kondea islamera bihurtu zen 714an. Zaragoza eta Logroņo arteko eremu zabala zuten menpean: Ebro aldean: Borja, Tutera, Egea, Erriberri eta Kalagorri; eta mendialdera: Zarrakastelu eta Doneztebe-Deiora. Kordobako Omeiarren esanetara gobernatu zuten kasitarrek. Tuteran mantendu zuten egoitza, nahiz eta bi mendeetan zehar liskarretan ibili izan. Gatazka horiek mesederako gertatuko ziren baskoien erreinua egituratzeko. Iņigo Ximenezen emazte Oneka alargundu zenean (780), Kasio kondearen iloba Muzarekin ezkondu baitzen, eta horrela, banukasitarrak eta Iņigotaren familiak lotu baitziren. |
Horregatik, 803an, Kasitarrak Zaragozako emirraren aurka altxa ziren, baskoiak eta frankoak lagunduta. Tuterako gotorlekua setiatu eta hartu egin zuten. 824an, ordea, Abd ar-Raman II.a emirrari lagundu zioten kasitarrek franko-karolinjioarrak Nafarroa Garaitik egozten. Eneko Aritzak Orreagako batailan suntzitu zituen (824) frankoen osteak eta 841etik aurrera, Muza ibn Muza izan zen kasitarren buru. Omeiarren aurka altxa zen 842an, eta Abd ar-Raman II.arekin gorabehera handiak izan arren, Muhammad I.a emirrak Zaragozako gobernari izendatu zuen 852an. Muza eta Onekaren semea Muza Ibn Muza ibn Fortun, Eneko Aritzaren alaba Asonarekin ezkondu eta Tuterako gobernadore izan zen.. Muza ibn Muza ibn Fortun eta Asonaren alaba Oria, Iruņeko bigarren errege Gartzia I.a Iņigezekin ezkondu eta hauen semea Fortun I.a Gartzes Iruņeko hirugarren erregea izan zen. Muza ibn Muza, beraz, Eneko Aritzaren anaiordea bihurtu zen Enekoren ama bigarren aldian ezkondu eta bera jaio zenean. Ebro ibaiaren inguru guztia menderatzen zuen, 859an, Asturiasko Ordoņo I.ak Albelda eta Klabijoko batailetan menderatu zuen arte. Muza ibn Muza kasitarraren ospea mendeetan zehar gorde da Hispaniako lurretan (El moro Muza) Muza mairua deitua. 872an, Muzaren lau semeen esku geratu ziren Tutera, Huesca, Monzon eta Zaragozako hiriak, eta kasitarren eta baskoien aurka jo zuen Muhammad I.ak. 882an, Muhammad Ibn Lope, Muza ibn Muzaren biloba, Pirineoetako mendebaleko kristauen aurkako erasoan hasi zen eta Zaragozako Sibranan menderatu zituen Aragoiko kristauak (891). 890ean, ordea, hartu zuten omeiarerek Zaragozako hiria, eta han hil zen Muhammad Ibn Lope, zortzi urteko setio baten ondoren (898). Lope Ibn Muhammad, haren semeak, indar handia hartu zuen ondoko urteetan baina Antso I.ak Iruņeako erregeak menderatu zuen 907an. Handik aurrera apaltzen hasi zen kasitarren eragina; Abd ar Raman III.aren menpe geratu ziren eta haien nagusitasuna erabat bukatu zen Antso I.a Iruņeko errege eta Ordoņo II. Asturiasko erregearen armadek Bigerako batailan garaitu zituztenean (924). Iturria: Elhuyar / Lur Entziklopedia |