Karlos I.a Burusoila Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoa
Karlos I.a Burusoila Nafarroakoa Clermont-en jaio zen 1294ean eta Vincenns-en hil 1328an. Nafarroako XXIV. erregea eta Frantziako IV.a Ederra (1322 - 1328). Felipe I.a Ederraren eta Joana I.a Nafarrokoaren semea. Hiru aldiz ezkondu zen: Borgoniako Blankarekin (1307), Luxenburg-eko Mariarekin (1322) eta Evreuxko Joanarekin (1325); lau alaba izan zituen, baina, seme bakarra bere amarekin batera hil zena hartaz erditzean.
Bere agintea ez zen erabat legezkoa izan Nafarroan, ez baitzuen kargua zin egin; ondorioz, kontrol militarrean oinarritu behar izan zuen agintea. Hala ere, bere erregealdian justizia eta finantza gaietan aurrerapen asko egin zituen. Herriak ez zuen inoiz erregetzat onartu, eta hil zenean, Nafarroako herria altxatu egin zen aginte frantziarren aurka. Gizonezko oinordekorik ez zuenez, Nafarroako Gorteek bildu eta Joana II.a egin zuten Nafarroako erregina.
Loturak: juduen sarraskia;
Iturria: Elhuyar/ Lur