Antso II.a Gartzes Abarka
Antso II.a Gartzes Abarka ez dakigu ongi non eta noiz jaio zen eta 994an hil zen. Iruņeko VI. erregea eta Aragoiko erregea (970 - 994), Gartzia I.a Santxez-en eta Andregoto Galindezen semea.
Gurasoak bizirik izan eta bera adin txikikoa izan arren, Aragoiko konderria gobernatu zuen; lehendabizi bere aita Gartzia I.a eta Fortun Ximenezen babesean; eta gero, adinez nagusi izandakoan, berak bakarrik. Urraka Fernandezekin ezkondu zen. Kalifa-herriaren zabalkunde politikaren kontrakoa zen eta oso harreman txarrak izan zituen hasieran musulmanekin; gaztelau eta Ramiro III.a leondarren laguntzarekin San Esteban de Gormazko setioan (975) eta ondoren Ruedakoan parte hartu zuen, baina arabiarrak izan ziren garaile (981). Ordutik Al-Mansur-ekin harreman onak izaten saiatu zen: opariak egin; islamera aldatu eta bere alaba Abda, Al-Mansurrekin ezkondu zuen. Horrela, Nafarroako erresuma musulmanen erasotik babestea lortu zuen. Egungo Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Pirineoetako iparraldeko zenbait lurralde ere bere menpe izan zituen (987). Al-Mansurrek Iruņea setiatu zuenean (990), Antso Abarkak bakea sinatu behar izan zuen. Hiru seme izan zituzten, ondorengo Gartzia II.a Santxez, Ramiro eta Gontzalo.
Loturak: Fernandez Gartzi;
Iturria: Elhuyar