Joana II.a Nafarroakoa
Joana II.a 1312an jaio zen eta Conflans-en, Paristik hurbil, hil zen 1349an. Nafarroako XXV. erregina (1328 - 1349), Luis I.a Setatiaren eta Margarita Borgoniakoaren alaba. Felipe III.a Prestua Évreuxkoarekin ezkondu zen (1318).
Karlos I.a Burusoila ondorengorik utzi gabe hil zenean, Nafarroako gorteak bildu eta Joana II.a egin zuten Nafarroako erregina (1328). Urte horretan gertatu ziren Nafarroan judu-sarraskia (Lizarra 1328); 1330 eta 1342 bitartean egin zen Nafarroako Foruetan hobekuntza eta berariaz aitortu zuen Alfontso de La Cerda Gaztelako erregegaiak Nafarroako koroari zegozkiola, berez, Gipuzkoa, Araba, eta Errioxa; nahiz eta adierazpen horrek gerora ez izan inolako ondoriorik.
Bere senarra hil zenetik (1343) Joanak bakarrik agindu zuen eta bakarrik ere aurre egin behar izan zion gaztelarren erasoei. Parisen bizi zen eta gehienetan frantziarren esku utzi zuen Nafarroako gobernua. Bost alaba eta hiru seme izan zituen Feliperekin: Ines, Maria, Blanka, Luis eta Karlos. Etorkizunean, Maria, Aragoiko Pedro IVaren emaztea izango zen; Blanka, Frantziako Felipe VI.aren emaztea; Luis, Beaumonte jaun eta Karlos II. Gaiztoa, hurrengo Nafarroako erregea.
Loturak: >Ablitasen, Ezmel;
Iturria: Elhuyar/ Lur