Luis IV.a Nafarroakoa eta XV.a Frantziakoa Maitatua
Luis IV.a Versaillesen jaio zen 1710ean eta 1774an hil zen bertan. Nafarroako XXXVIII. eta Frantziako erregea (1715 - 1774). Luis Borgoniakoaren eta Maria Adelaida Saboikoaren semea, Luis XIV.aren birbiloba. Maria Leszczynskarekin ezkondu zen (1725).
Luis XIV.aren iloba Felipe Orléanskoa izan zen bere erregeordea, baina adin nagusitasunera iritsi zenean Borboiko dukearen eraginpean erreinatu zuen (1723 - 1736). Borboiko Dukea bidali eta Fleury kardinala gobernadore izendatu zuen (1726 - 1743). Kardinala, ordea, Ondorengotza Gerretan sartu zuen Frantzia: Poloniakoa (1733 - 1738) eta Austriakoa (1740 - 1748).
Fleury-k eta Orry-k egoera ekonomikoa hobetu zuten, baina, Fleury hildakoan (1743) erregeak bakarrik agindu zuen. Pompadourko markesaren eragina nabaria izan zen bere politikan (1745 - 1764). Zazpi Urteko gerraren ondoren, Frantziak Kanada, India eta Lousiana galdu zituen, alabaina, Lorena (1766) eta Korsika (1768) irabazi zituen. Erregeak politika larderiatsua ezarri nahi izan zuen eta Maupeou, Teray eta Aiguillonek osatutako triunbiratuari boterea utzi zion. Horrek eta Poloniaren banaketak krisia sortu zuten.
Loturak: >Belako Jeanne-Philippe; Pedro Frantzisko Goossens; Luis dofina; Louis Richelieu;
Iturria: Elhuyar