Frantzisko I.a Febo Nafarroakoa
Frantzisko I.a Febo 1469an jaio zen eta Paue-n hil zen 1483an. Nafarroako XXXI. erregea (1479 - 1483); Bianako printze eta Foixko konde Gaston eta Madalena Frantziakoaren semea. Nafarroako Leonor I.aren biloba zen. Biarnoko bizkondea eta Foixko kondea (1472 - 1483).
Amona Leonor hil zenean egin zuten Nafarroako errege (1479). Bere agintaldi laburrean, bere ama Madalena izan zuen erregeorde eta agramondar eta beaumondar leinuen anaiarteko liskarrekin bukatu nahian 1479an beaumondarrekin bakea sinatu zuen. Baina bakeak gutxi iraun zuen, 1483an Aragoiko Fernando II.a eta Leringo II. kondeak bultzatuta Nafarroako Felipe hil baitzuen Pauen, pozoituta. Ondorioz liskarrak areagotu egin ziren, Joan Foixkoa tarteko, bazterrak asko nahastu ziren. Gazte hil zen eta Nafarroako erregetza bere arreba Katalinaren eskuetara pasa zen.
Iturria: Elhuyar