Blanka II.a Nafarroakoa
Blanka II.a Nafarroakoa Erriberrin jaio zen 1424an eta Lescarren, Biarno, hil 1464an. Nafarroako erregina (1461 - 1464), Joan II.a Trastamararen eta Nafarroako Blanka I.aren alaba. 1440an Gaztelako Enrike IV.a Ziztorra erregearekin ezkondu zen; baina, 1453an ondorengorik utzi gabe zapuztu zen ezkontza hura.
Blanka II.ak bere anaia Karlos IV.a Bianako printzeari eutsi zion beti, anaia arteko gerra garaian beaumondarren aldera lerrotuz. 1461ean Karlos pozoiturik hil eta koroa Blankaren eskuetara igaro zen, baina bere aitaren aginduz Erriberritik Frantziara bidali eta Berry-ko duke Karlosekin ezkontzea agindu zion. Ezkontza horri uko egin eta Orteseko gaztelura eraman zuten 1462ko apirilaren 23an, bahitu eta bertan itxi zuten. Lescar herrian, Biarno, hil zen, pozoituta dirudienez.
Loturak: Majanoko tregua; Leonor I.a Nafarroakoa;
Iturria: Elhuyar