Gartzia III.a Santxez Naiarakoa
Gartzia III.a Santxez Naiarakoa ez dakigu noiz jaio zen eta Atapuercan hil zuten 1054ean. Iruņa eta Naiarako IX. erregea (1035 - 1054). Antso III.a Gartzes Nagusia eta Muniaren semea. Estefania-rekin ezkondu zen (1038); batzuen ustez, Estefania hori Bartzelonako Ramon I.a Berenger kondea eta Santxaren alaba zen; beste batzuen ustez berriz, Bernardo Roger Foixkoa eta Garsinda Bigorrekoaren alaba eta Ramon I.aren lehengusina. Zortzi seme-alaba izan zituzten: Ximena, Maior, Urraka, Ermesinda, Fernando, Ramiro, Ramon eta Antso IV.a Gartzes Peņalen-go errege izango zena. Bigarren aldi batez ere ezkondu zen, ez dakigu norekin.
Antso III.a Nagusia aita hil zenean, haren testamentuaren arabera banatu ziren errege-lurrak; Antso III.aren oinordetza eta Nafarroako erregetza titulua Gartzia III.ak jarauntsi zituen. Garai hartan euskal mintzaira zuten Nafarroa, Errioxa, Bureba, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa eskuratu zituen; baina, Lapurdi eta Baigorriko konderriak Gaskonia eta Akitaniaren menpera pasa ziren, gobernu eta autonomia mantentzen zutelarik. Kalagorri hartu ondoren (1045), Errioxako Naiara herrian, Santa Maria la Real eraikitzea agindu zuen eta bertara eraman zuen errege-egoitza. Gartzia III.aren anaia Fernando I.a Leon eta Gaztelako errege bilakatu zenean Gartziari agindutako lurrak eman zizkion (1037), Nafarroako erresuma zabalduz horrela. Bere anaia Ramiro Aragoikoa Tafallan garaitu zuen, baina, Leon eta Gaztelako Fernando I.a oldartu zitzaion eta honen osteek Atapuecan hil zuten, 1054an.
Loturak: Munio Gonzalez;
Iturria: Elhuyar