Biarno
Erromatarren garaian "Beneharnum" izen ezagutzen Biarno, Pau eta Lacq arteko lurraldea. Novenpopulania probintzi erromatarren barruan. Bisigodo, baskoi eta frankoen inbasioen ondoren, 820az geroztik bizkonderria izan zen. Hasieran, Gaskoniako dukearen basailu-herria izan zen. Pau du hiriburu eta Zuberoa ondoko herri batzuetan euskaraz egiten dute. Biarno osoan euskal toponimia oso aberatsa da.
Biarnoko bizkondeek gero eta lur gehiago eskuratzen hasi ziren: Bigorra bolada batez (XI.m.); Oloron, Gabardan (XII. m.); Marsan, 1290ean Foix konderria, Roseillo eta Andorra (XIII.m.) eta Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Albret (XV. m.). Aurretik, XIV. mendean, Armagnac-eko etxearen aurka etengabeko borrokak izan ziren. 1441ean Gaston IV.a Foixkoa Aragoiko Leonorrekin ezkondu zen. Leonor Nafarroako erregina bihurtu zen eta haien biloba Frantzisko I.a Febo Nafarroako errege, Biarnoko konde eta Foixko konde izan zen (1479 - 1483). Leskar, Morlaas (841), Orthez (1194) eta Pau (1464) izan ziren Biarnoko antzinako hiriburuak.
Gaskonia eta Guineako dukeen mende izan ondoren, Ingalaterrako koroarekiko loturak hautsi zituen Biarnok (XIII. m.). Zuberoa, Amikuze eta Oztibarre bereganatzeko alferreko saioak egin eta gero, Biarno, Foix konderriaren menpe geratu zen ezkontza baten bidez. Foix eta Biarnoko kondeen garaian indartsu izan zen Biarno, Gaston III.a Febus-en agintaldian bereziki (1343 - 1391).
Foixko konde eta Biarnoko bizkonde Gaston IV.a Nafarroako errege bihurtu zen Nafarroako Leonor I.a erreginarekin ezkondu ondoren (1441). Nafarroako koroa Paun errege-etxea jarri ondoren (1483) Foixko kondesa, Biarnoko bizkondesa, eta Nafarroako erregina Katalina I.a ezkondu zenean (Leskar, 1486) Joan III.a Albretekoarekin, Albreteko etxeak Foix, Biarno eta Nafarroa bere agindupean izan zituen.
Aragoiko Fernando II.a Inkisiziokoak Nafarroa Garaia inbaditu zuenean (1512) Nafarroako Katalina I.a eta Joan III.a Paun erbesteratu ziren. Horien seme Enrike II.a Albretekoa Frantziako Frantzisko I.a erregearen arreba Margaritarekin ezkondu eta bi koroen arteko harremanak estutu egin ziren. 1530eko ekainean galdu zuten Noaingo bataila eta geroztik Nafarroa Beherean eta Frantziako gortean bizi izan ziren. 1548an, berriz, Nafarroako Joana III.a Albretekoa ezkondu zen Antoine Borbonekoarekin eta haiengandik jaio zen Enrike III.a "Biarnotarra", Biarnoko azken konde, Nafarroako Enrike III.a errege (1572 - 1610) eta Frantziako IV.a (1589 - 1610) izango zena. Biarno protestantismoaren gotorleku izan zen, Enrike III.a Nafarroakoa higanoteen buru izateari uko egin eta katolizismora aldatu zen arte (1589).
Biarno 1594an lotu zitzaion Frantziari Nafarroako Luis II.aren, eta Frantziako XIII.a, 1620ko ediktuaren bidez eta Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Biarnoko administrazioa eta egitura politikoak Pauko Nafarroako Parlamentura bildu ziren. Biarnotarren nortasun politikoa indarrik gabe utzi zuten Frantziako Iraultza baino lehen (1789ko abuztuaren 4a), Ipar Euskal Herria eta Biarno departamendu bakar batean sartzea erabaki zutenean. Iraultzak neurri horiek areagotu baizik ez zituen egin, Euskal Herriari eta Biarnori nortasun politiko bereziak erabat ukatuz.
+(gazt: Auņamendi)
Iturria: Lur/ Elhuyar