<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Bisigodoak

Bisigodoak izan  ziren, godo herri germaniarraren bi adarretako bat. Hunoen inbasioen ondoren (IV. m), bisigodoak Danubio ibaiaren mendebaldean finkatu eta arianismora aldatu ziren. Adrianopolisen (Edirne, Turkia) Flavio Valens garaitu (378) eta Erroman sartu ziren (410) Alariko I.aren eskutik. Ondoren, Galiako hego-mendebaldean kokatu ziren (418an gutxi gorabehera) eta Hispaniako zati handi bat hartu zuten (412 - 476). Frankoen errege Klovis I.ak bisigodoen Alariko II.a Galiatik bota zuenean (507), Hispaniako erresuma bermatzeari ekin zioten. Kataluniako itsas ertza mantendu, Galizian sueboak garaitu eta Andaluziako lurraldetik bizantziarrak egotzi ondoren (585), ia penintsula osoa menderatu zuten.

Arazo larriena Euskal Herrian izan zuten, bertako lurralde gehiena ezin izan baitzuten bere menera ekarri, Euriko (466 - 484), Recesvinto (653 - 672), Wanba (672 - 680). Errege bisigodo askoren kroniketan "domuit vascones" edo euskaldunak menperatu zituen, delako esaldia ageri da; denek gauza bera esateak horrelakorik gertatu ez zenaren seinaletzat hartu ohi dena. Rekadero erregeak arianismoa utzi eta kristautu egin zen, bisigodoen erromanizazio-prozesuari hasiera eman zion horrela. Arabiar musulmanen buruzagi Tarik-ek bisigodoen azken errege Rodrigo Guadaleteko batailan garaitu zuen (711); eta handik aurrera, bisigodoen erresuma suntsitu eta Europan arabiar, franko eta bizantziarrak nagusitu ziren.

Loturak: Toledoko kontzilioak

Iturria: Elhuyar/ Lur