Frantzisko I.a Angulemakoa
Frantzisko I.a Cognac-en jaio zen 1494an eta Rambouillet-en hil 1547an. Frantziako errege (1515 - 1547). Angulemako duke Karlos Orléanskoaren eta Luisa Saboikoaren semea. Frantziako Luis XII.aren alaba Klaudiarekin ezkondu ondoren (1514) hartu zuen erregetza.
Marignanoko garaipenaren ondoren (1515), Milanerria eskuratu zuen. Espainiako Karlos I.aren politika inperialaren aurka azaldu zen. Gerra ugari izan zituen Espainiaren aurka eta guztiak galdu zituen: Nafarroako birkonkistan Joan III.a Albretekoari lagundu zion: Donibane Garaziko inbasioa (1521); La Bicoque-ko hondamendian (1523) Milanaldea galdu zuen; Pavíako batailan, berriz, Nafarroako Enrike II.a berarekin zegoen, Joan de Urbieta kapitainak Frantzisko preso hartu zuenean (1525); Cambrai, (1529); Crépy, (1544). Bere arreba Margarita, Eresmusen aldekoa zena, Nafarroako Joan III.arekin ezkondu zen eta erregina zela hark lagunduta protestanteen aldeko politika egin zuen. Absolutismoa indartu eta noblezia ahuldu egin zuen. Frantzian Italiako errenazimentua joera sartu eta Frantziako Eskola "Collége de France"sortu zuen (1530). Fontainebleau-ko gaztelua eraikiarazi zuen. Gainera, berak eramanarazi zituen Frantziara Leonardo da Vinci, Benbenuto Cellini, Primatice etab.
Loturak: Fontainebleauko eskola; Klaudio Lorrenekoa; Navarro, Pedro;
Iturria: Elhuyar/ Lur