<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Kalbinismoa (Higanot-ak Frantzian)

Joan Kalbin frantziarrak sortutako (1533) doktrina erlijioso erreformatzailea  da Kalbinismoa. Kalbinismoa Erreforma protestantearen garaian sortu zen (XVI. mendea), eta luterotasunarekin kidetasuna duen arren (batez ere fede hutsaren bidezko justifikazioa bultzatzean eta Biblia eta Itun Zaharra doktrinaren funtsa bakartzat hartzean), hartatik bereizten duten hainbat ezaugarri baditu. Nabarmenena, predestinazioaren doktrina da: Jainkoak gizaki batzuk salbatzeko aukeratu dituen bitartean, beste batzuk kondenatzea beste etorkizunik ez dute.

Kalbindarrek oso antolakuntza irmo eta soila dute eta bataioa eta eukaristia dira salbamendu bakarrak. Hasiera batean Suitzan, Frantzian eta Herbehereetan hedatu zen nagusiki, baina gero, puritanismo delakoaren gisan, herri anglosaxoniarretan ere bai (Ingalaterra, Eskozia, AEB). Euskal Herrian Joana III.a Albretekoa izan zen ezagunenetakoa, Frantziako errege zenean Nantesko Ediktuan talde antolatutzat hartu baitzuen.

Loturak: >Lesdiguièresko dukea, François de BonneSan Bartolome gaua (1572-12-23); 

Iturria: Elhuyar