Gaston III.a Foix (Gaston Phoebus edo Febo)
Gaston III.a Foixkoa Orthezen jaio zen 1331an eta Orthezen bertan hil zen 1391an. Foixko kondea (1343 - 1391). Biarnoko bizkondea. Borrokalari sutsu eta zaldun bikaina izan zen, XIV mendeko handikien eredu; literatur eta artezalea izan zen.
Ehun Urteko Gerran esku hartu zuen Felipe VI.aren alde. Teutoiekin batera Prusiako fedegabeen kontrako gerran parte hartu zuen (1356). Frantziara itzuli eta nekazari matxinada baten kontrako zapalkuntza parte hartu zuen (1358). Konpainia handi baten laguntzarekin Armagnac-eko kondea menperatu zuen Lannac-en (1362). Kondea askatzearen truke jasotako diru ordain handiari esker gorte oparoa eratu zuen. Ondasun guztiak koroari utzi zizkion, 1382an bere seme bakarra haserrealdi batean hil ondoren.
Iturria: Lur