<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Gaskoniako dukerria
Gaskoniako lurraldea, gutxi gorabehera, Novenpopulania probintzia erromatarraren lurraldeari dagokio. Garona ibaia eta Pirineoetako haranen artean, oraingo Ipar Euskal Herria izan ezik. Bere hiriburua Auch da. V. mendean bisigodoek menperatu zuten eta VI. mendean hegoaldetik iritsitako baskoiek hartu zuten. 602an Baskoniako dukerria sortu zen. IX. mendearen erdialdean Baskoniako dukerria Gaskoniako dukerri bilakatu zen, frankoen erregeen menpe. XI. mendean, berriz, Akitaniako dukerriaren menpe izatera pasa zen.
1154 - 1453 bitartean ingelesen esku egon zen. Antso VII.a Azkarrak lurralde hauetan borrokatu zen bere koinatu Rikardo I.a Lehoibihotzaren alde. Ehun Urteko gerraren ondoren frantsesek bereganatu eta Guinea barnean sartu zuten.
Iturria: Elhuyar