<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Foix konderria

Foix konderriak oraingo Ariège departamenduko lur gehienak hartzen zituen. Carcasonako konde Roger II.a eta Foixko I.ak sortu zuen (1035 / 1038 - 1064). XII - XIII. mendean, Bartzelonako erresumarekin lotua egon zen. Foixko Esklaramundak bere izeba Margarita Monkada-koagandik jarauntsi zituen Bigorreko konderria eta Biarno, Marsan eta Gabarnako bizkonderriak, Monkadako Bearnesek Bartzelonako konderrirainoko zituzten lurrak; hortaz, Castelbon-go eta Andorrako jaurerriak batu zituen. 

Gaston I.ak (1302 - 1315) konderria banatu egin zuen eta bere seme Gaston II.ak (1315 - 1343) Foix, Bigorre, Bearne, Marsan, Gabarda, Donasa eta Andorrako feudoa jaso zituen. Gaston II.ak Castelbongo konderria sortu zuen eta bere seme Gaston III.ak (1343 - 1391) konderria erregearen esku utzi zuen. Oinordekorik gabe hiltzean bere arreba Isabel I.ak jarauntsi zion. Isabel Arginbaldo I.arekin ezkondu eta horien semea Joan I.a izango zen dinastia berriaren (Graili - Foix) lehena. Joan I.a Albreteko Joanarekin ezkondu zen eta horien seme Gaston IV.a 1441an ezkondu zen Nafarroa eta Aragoiko Leonor I.arekin.

Nafarroako Leonor I.a hil zenean (1479), bere biloba Frantzisko Febo goratu zuten errege Nafarroan. Gero, Katalina I.a Nafarroakoa Joan III.a Albret-ekoarekin ezkondutakoan (1486) Albret etxearen pean egon zen eta Pirineoz hegoaldeko lurra Nafarroako koroaren barruan izan zen Aragoiko Fernando II.a Inkisiziokoak Nafarroa inbaditu zuen arte (1512). Enrike III.a Nafarroakoak, IV.a Frantziakoa, Frantziako koroan lotu zuen 1607an.