Antoine Borboikoa
Antonio Borbon Vendóm-ekoa 1518ko apirilaren 22an jaio zen, ez dakigu non, eta Les Andelys-en hil 1562ko azaroaren 17an. Karlos Borboikoa eta Frantziska Aleçon-koaren semea. Vendómeko dukea (1537 - 1562) eta Nafarroako Joana III.a Albretekoaren senarra (1548 - X - 20).
1555ean Joanaren aita Enrike II.a Nafarroakoa hildakoan, alabak Nafarroa beherea, Zuberoa, Biarno, Albret, Armagnac, Foix, etab. jarauntsi zituen. Espainiak edota Frantziak erresuma har ez zezaten ahalegindu ziren Nafarroako errege-erreginak. Halaber, Nafarroa Garaia berreskuratzen saiatu ziren, baina Felipe II.ak ez zuen amore eman. Emazteak eraginda protestantismora aldatu zen (1560), baina Felipe II.ak Nafarroa Garaia ez errebindikatzearen truke Milanerria eskaini ziolako, protestantismoa ukatu eta katolizismora berraldatu zen. 1561ean Frantziako erregina Katalina Medicik "erresumako ordezkari nagusia" ohorezko kargua eman zion. Erlijio gerra bitartean protestanteen aurka borroka egin zuen eta Rouengo setioan zauritu eta hil egin zen. Haren seme Enrike III.a Nafarroako, IV.a Frantziako, errege izan zen.
Iturria: Elhuyar/ Auñamendi