<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Albret (Labrit) bizkonderria
Albret bizkonderria Gaskoniako herrialdean dago, erromatarraren Novenpopulania probintzia historikoan. Nafarroako erregeen artean Labrit edo Albret errege dinastiaren sorterria. Egungo Gironde, Landes, Gers eta Lot-et-Garone departamentuetako lurrak hartzen zituen. Gaur egun, antzinako Albret-landak edo Labrit du hiriburua.
Antzina, bizkonderria izan zen. XVI. mendean Enrike II.ak dukerri bihurtu zuen eta Enrike III.ak, Frantziako IV.a, Frantziako koroapean jarri zuen, 1607an. Cesar Febus izan zen azken kondea.
Iturria: Elhuyar/ Lur