<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Asociación Eúskara de Navarra
Nafarroako Euskara Elkartea eratu zuten euskara, euskal literatura eta historia zaindu eta hedatzeko; Bigarren Gerra Karlista bukatu eta foruen kontrako erasoen ondoren, Iruñean, 1878ko urtarrilaren 6an sortua. Sortzailetako batzuk izan ziren: J. Iturralde Suit, A. Kanpion, N. Landa, F. Antsoleaga, S. Etxaide eta E. Arantzadi; Kideak, berriz, S. Olabe eta beste batzuk. Kultur erakunde izateko sortu bazen ere, planteamendu politikoekin lotura izan zuen; abertzale nafarrak erakunde horren inguruan bildu baitziren.
Nafarroan erakunde horretan erabili zen lehenengo aldiz "Zazpiak bat" lema. Frantzia eta Espainiako hizkuntzalari euskaltzaleekin harremanetan egon zen: Bonaparte, Mañé y Flaquer eta abarekin. "Revista Euskara" zen prentsa-organo ofiziala; propaganda politikoa beste aldizkari batzuen bidez zabaltzen zen: "El Arga", 1880-81; "Lau Buru", 1882 - 1886. Erakunde horretako kideek udaletan, Foru-Aldundietan eta Gorteetan kargu politikoak izan zituzten; tradizionalista nafarrak berrantolatu zirenean elkarteko kideen ekintza mugatuz joan zen (1886). Hego Euskal Herriko lehen Lore-Jokoak antolatu zituen (Elizondo, 1879).
Loturak: > Nikasio Landa; >Damaso Legaz; >Moraza, Mateo Benigno; >Navarro Villoslada, Frantzisko; >Oloriz Azparren, Hermilio; >Manterola, Jose; >Navarro Villoslada;
Iturria: Elhuyar