Aranzadi Izkue, Estanislao
Estanislao Arantzadi Lizarran jaio zen 1841ean eta Oñatin hil zen 1918an. Iruñeko Abokatuen Elkargoko dekanoa eta Asociación Eúskara de Navarra elkarteko fundatzaileetako bat eta lehendakaria izan zen (1878). Mugimendu nazionalista, eta batez ere EAJren sorrera Nafarroan bultzatu eta hedatu egin zuen. Bere artikulu eta hitzaldi anitzetan foruen, tradizioen eta euskararen aldeko sutsu eta bizkor azaldu zen "Separatismo", 1902; "Protesta foral", 1904; "El protestantismo en España", 1905; "Las naciones católicas", 1907; "Monumento a Castelar", 1908; "La Constitución de Cádiz", 1912; "Monarquía socialista", 1913; "De la guerra sin fin", 1916; "De política navarra", 1917; "La paz que se avecina", 1918; etab.
Loturak: Kanpion, Arturo;
Iturria: Harluxet