Manterola Beldarrain, Jose
Jose Manterola Donostian jaio zen 1849an eta bertan hil zen 1884an. Euskal idazle eta kultur eragile gipuzkoarra izan zen. Donostiako Institutuko katedratiko eta Udal Liburutegiko zuzendaria izan zen. Euskal literaturaren aldi eta belaunaldi berri bati hasiera eman zion berak sortu eta zuzenduriko Euskal-erria aldizkariaren bidez; bertan euskal literaturako lanez gain, historia, antropologia, arkeologia eta filosofiari buruzko artikuluak argitaratu ziren. Euskal kulturaren aldeko mugimenduen sustatzailea izan zen; besteak beste Donostiako Lore-jokoak antolatu zituen 1882an. Asociación Eúskara de Navarra elkarteko ohorezko kide izendatu zuten. Euskalki, garai eta estilo guztietako poesien bilduma den "Cancionero Vasco" obra idatzi zuen (1877-80).
Iturria: Harluxet