Bonaparte, Luis Luzien
Luis Luzien Bonaparte printzea Thorngrowe-n, Ingalaterra, jaio zen 1813an eta Fano-n, Italia, hil 1891ean. Napoleon I.aren iloba zen. Ingalaterran jaio zen bere aita preso zegoenean; Waterloo-ko batailaren ondoren, 1815eko ekainaren 18a, familiarekin batera Elizaren Estatuetan bizi izan zen. 1833an Florentziako Maria Anna Cechi-rekin ezkondu zen, baina gero bereizi egin ziren.
Jakintza-arlo desberdinetako prestakuntza eman zioten ikasketak egin zituen; Horiez guztiez gain, Euskal Herrian eta Europa osoan zehar ere ibili zen. Bidaiek ezagutzak zabaldu eta sakondu zuen helburu: mineralogia, kimika eta hizkuntzalaritzakoak besteak beste. Hizkuntzalaritzari buruz egin zuen lehen liburuan, euskara izan zuen gai nagusi (1847). Politika-munduan ere jardun zuen; bere lehengusu Luis Bonaparte Frantziako enperadoreak bultzatuta (1848). Emaztearengandik bereizi (1850) eta Batzar Legegilean Korsikako senatari izan zen (1852); orduan, lehengusuak printze egin zuen. Londresen Antoine Abbadiakin harremanak izan eta Bonapartek euskarari buruzko ikerketak eta lanak egiten hasi zen. Euskal Herritik kanpo euskarak izan duen ikertzaile eta sustatzaile garrantzitsua izan zen. Euskararen ikerketa interes zientifiko hutsez hasi zuen, baina benetako interesa piztu zitzaion (1855 - 1856).
1856 - 1869 bitartean, bost bidaia egin zituen Euskal Herrira. Berak aurrez ezarritako laguntzaile-sareak bildu zuen informazioari esker lan hauek burutu zituen: Langue basque et langue finnoise (1862), Curiosidades eúskaras (1866), Le verbe Basque en tableaux (1869) eta Études sur les trois dialectes basques des vallées d´Aezcoa, de Salazar et de Roncal (1872). Euskal dialektologiaren lehen ikerketa zientifikoa egin zuen; berak mugatu zituen euskalkiak lehenbizikoz mapa batean (8 euskalki bereiz zituen: bizkaiera, gipuzkera, lapurtera, hegoaldeko goi nafarra, iparraldeko behe nafarrera, mendebaldeko behenafarrera eta zuberera). Euskalkiak eta euskararen hedapena mapan kokatu zituen (1869). Duvoisin, Uriarte, Otaegi, Mendigaxa, Intxauspe, Salaberri eta Etxenike haren laguntzaile izan ziren eta horrela kristau-ikasbideak, bibliak euskaratu eta argitara eman ahal izan zituen. Ingelesen dialektoei buruz aspaldi hasitako ikerketari ekin zion berriro (1883).
Hil ondoren, euskal gaiei buruzko esku-izkribuak R.M. Azkuek erosi zituen; egun Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Arabako Aldundietan daude.
Loturak: Louis Marie Fabre;
Iturria: Elhuyar
Bonaparteren mapa