Legaz, Damaso
Damaso Legaz Arizkunen jaio zen 1838an eta Iruñean hil 1902an. Iruñeko apaizgaitegian ikasi eta 1863an apaiztu egin zen; besteak beste, apaizgaitegiko teologiako irakasle (1863), katedratiko (1864) eta errektore (1869), Valentziako Unibertsitateko Teologiako doktore (1867) eta Iruñeko kalonje izan zen (1883).
Asociación Eúskara de Navarra elkarteko kide eta literatur lehiaketetan epaimahaiko izan zen. Arturo Kanpionen "Azken Nafartarrak" liburuaren kapitulu bat (Euskara, 1878) eta "Astete-ren Cristauaren Ikasbidea" euskaratu zituen (1880).
I: Harluxet