Navarro Villoslada, Frantzisko
Frantzisko Navarro Villoslada Bianan jaio zen 1818an eta hil 1895an. Hiru legealditan izan zen diputatu karlista (1857 - 1867), Karlos erregegaiaren idazkaria izateraino. Nobela historikoa landu zuen batik bat: "Amaya o los vascos del siglo VIII" (1877) eta "Doña Blanca de Navarra" (1847) dira bere lan ezagunenak. Beste zenbait lan ere aipa litezke: "La historia de muchos Pepes" (1849) eta "El anticristo". Gorteetako diputatu, Bartzelonako senadore eta Comunión Tradicionalistako buru izan zen (1860 - 1871). Asociación Eúskara de Navarrak ohorezko bazkide izendatu zuen.
I: Harluxet