Moraza, Mateo Benigno
Mateo Benigno Moraza Gasteizen jaio zen 1817an eta hil 1878an. Erakunde juridiko-militarretan kargu garrantzitsuak izan zituen. Kode penala egin zuen batzordean parte hartu zuen (1851). Euskal foruzaletasunaren aldekoa zen eta Arabako Batzar Nagusiek Probintziako Aita izendatu zuten (1862). Madrilgo Gorteetan euskal foruen aldeko defentsa sutsua egin eta Gorteek foruak desagerrarazteko emandako baimena atzera bota zezan ahalegindu zen, ezer lortu ez bazuen ere (1876). Besteak beste Historiako Akademiako eta Asociación Eúskara de Navarra-ko kidea izan zen.
I: Harluxet