Ansoleaga Elizondo, Florentzio
Florentzio Antsoleaga 1846an jaio eta 1916an hil zen. Lehenengo Iruñean ikasi zuen, eta gero arkitektura Madrilen. Arkitekto eta arkeologo nafarra izan zen. San Fernando Arte Ederretako akademiako kidea, Nafarroako monumentuen batzordeko lehendakariordea, Bartzelonako Elkarte Artistiko-arkeologikoko kidea eta Frantziako Arkeologi elkarteko kidea ere izan zen. Telesforo Aranzadirekin elkarlanean "Exploración de cinco dólmenes de Aralar" liburua idatzi zuen (1915); baita Nafarroako arte eta arkeologiari buruzko beste zenbait obra ere. Iruñeko udal-arkitektoa izan zen. Alde Zaharreko zenbait etxeren proiektuez arduratu zen. Asociación Euskara de Navarra delakoaren sortzaileetariko bat izan zen (1878). Iruñean hil zen 1916ko abenduaren 21ean.
Iturria: Harluxet/ Auñamendi