Iturralde eta Suit, Joan
Joan Iturralde Iruñean jaio zen 1840an eta Bartzelonan hil 1909an. Bartzelonan ingeniaritza ikasketak hasi zituen, baina osasun arazoengatik utzi egin behar izan zuen. Bordelen merkataritza eta Parisen marrazkia eta pintura ikasi zituen. Iruñera itzulita Lehen Gerra Karlistaren ondoren Nafarroak erakundeak galtzea eta batez ere euskararen atzerakadak erabat kezkatu zuten; egoera horri aurre egiteko, erresumako foruak, independentzia eta euskararen garrantzia aldarrikatzeko intelektualez osatutako korronte bat sortu zen.
Iruñeko zinegotzi izan zen 1868 eta 172 bitartean. Bigarren Gerra Karlista amaitutakoan (1876) Arturo Kanpionekin eta beste zenbait euskaltzaleekin "Asociación Euskara de Navarra" taldearen sortzaile eta "Revista Euskara" aldizkariko zuzendari izan zen (1878). Garaiko aldizkari anitzetan esku hartu zuen eta arkeologian eta historian ere hainbat lan ondu zituen. Arkeologi ikerketetan parte hartu zuen; Euskal Herriko historiaurreaz eginiko lehen ikerketak burutu zituen. Pinturarako zuen zaletasunak bultzaturik hainbat koadro pintatu zuen. Idazle oparoa izan zen eta literatur genero desberdinak landu zituen; Parisen pasatako denboran erromantizismoaz kutsatu eta historia eta historia eta artearen ikuspegi erromantikoa azaldu zuen bere obretan "Las grandes ruinas monásticas de Navarra". Bartzelonan hil zen 1909ko abuztuaren 15ean.
Iturria: Elhuyar/ Haria/