Isabel II.a Espainiakoa
Isabel II.a Madrilen jaio zen 1830eko urriaren 10ean eta Parisen hil 1904an. Fernando VII.aren eta Maria Kristina Borboikoaren alaba. Bere seme Alfontso XII.a Espainiako erregea izango zen (1874 - 1885).
Bere aita Fernando VII.a hil zenean, Isabelen eta bere osaba Don Karlosen aldekoen arteko gerra, Lehen Gerra Karlista, hasi berria zegoen (1833). Gerra garaian, Isabel adin txikikoa zenez, bere amak agindu zuen. Gerraren ondoren moderazioaren alde egin zuen, bereziki, bere ministro Arrazolak euskal Foruak mantentzeko eta garai berrietara egokitzeko egin zuenean. Hori erakusten dute RD (1839 - XI - 16) eta Nafarroako Foru-legeak (1841); Espartero buruzagi militarrak hartu zuen erregordetza liberalen laguntzarekin (1840 - 1843).
1844an aurrerakoitasun bolada baten ondoren berrezarri ziren Juntak, Diputazio Foralak eta Udal-erregimena. 1846an bere lehengusu Borboiarekin, Asisko Frantziskorekin, ezkondu zen. 1868ko iraultza piztu eta erregetza galdu zuenean Lekeition zegoen udaldia pasatzen. Pauera erbesteratu zen 1868ko irailaren 30ean. Gero Parisera joan eta senarrengandik aparte bizi izan zen. 1870eko ekainaren 25ean bere seme Alfontso XII.aren alde abdikatu zuen, 1872an Bigarren Gerra Karlista piztu eta 1876an amaitu zen. Isabel Parisen geratu eta bertan hil zen 1904ko apirilaren 9an.
Loturak: Pedro Agustin Giron; Narváez, Ramón María; Perula, Jose; Sarsfield, Pedro; Urbiztondo, Antonio; Zuaznabar, Felix; Zurbano Monzon, Esteban;
Iturria: Auñamendi/ Lur