Urbiztondo, Antonio
Antonio Urbiztondo Donostian jaio zen 1803an eta Madrilen hil 1857an. Fernando VII.aren laguntzailea izan zen. 1821ean absolutisten alde eta 1833an karlisten alde egin zuen. Nafarroara joan eta Don Karlosen armadan sartu zen; Bergarako hitzarmena onartu eta Isabel II.aren armadan sartu zen (1839). Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako kapitain jeneral (1848-50), Filipinetako kapitain jeneral (1850) eta gerra-ministroa izan zen (1856).
I: Harluxet