<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Espainiako 1868ko iraultza

Espainiako 1868ko Iraileko iraultza. Isabel II.a tronutik kendu eta Lehen Errepublikaren sorrera bideratu zuen prozesua. Prim eta Serrano jeneralak erregimenaren aurka altxatu zirenean erregina Donostian zen eta irailaren 30ean muga pasatzea lortu zuen. Euskal Herrian ez zen Isabel II.aren aldeko ekintzarik izan. Behin-behineko gobernua ezarri bitartean (1868 - 1871), Hego Euskal Herrian Madrilgo Biltzar nagusiaren menpeko Biltzar iraultzaileak eratu ziren. Foru Aldundiak, foruzale eta karlistak barne, Biltzar iraultzaileen esanetara jarri ziren.

Loturak: Sagarminaga, Fidel;

Iturria: Harluxet