Narváez, Ramón María de
Ramon Maria Narvaez Loja-n jaio zen 1800ean eta Madrilen hil 1868an. Valentziako lehen dukea izan zen. Lehen Gerra Karlistan garaipena lortu zuen karlisten aurka (1836). Espartero boteretik kentzea lortu zuen (1843). Eskuinaren ordezkari militar ereduzkoa, bost aldiz izan zen gobernuburu (1844-68 bitartean). Bere politika zapaltzaile malgutasunik gabekoari egotzi izan zaio Espainiako historian 1868ko Iraultza, Isabel II.a tronutik bota zuena.
I: Harluxet