Sarsfield, Pedro
Pedro Sarsfield ez dakigu nongoa zen eta Iruņean hil zen 1837an. Jeneral espainola, jatorriz irlandarra. Isabel II.aren aldekoa izan zen Lehen Gerra Karlistan; Gasteiz eta Bilbo hartzen parte hartu zuen 1833an. Maria Kristinaren erregeordetzan Iruņeko erregeorde eta buruzagi politikoa izan zen. Espainian Cádizko Konstituzioa ezarri zenean (1836) Nafarroan arazoak sortu ziren, foru-erregimenarekin bateraezina zelako. Probintziako diputatuek protesta egin zuten eta Sarsfieldek diputatu berriak, udal berria eta Gorteetako diputatu berriak izendatu zituen. Politika larderiatsua egin zuen eta hiritarrei zergak handitu zizkien (beste inon baino gehiago ordaintzen zuten). Iruņean zeuden armadako soldaduak, soldata ez zutela jasotzen eta Iruņeko altxamentua piztu zen; Sarsfield harrapatu eta hil egin zuten.
I: Harluxet