Karlos Maria Isidro Borboikoa (Karlos V.a)
Karlos Maria Isidro Borboikoa, "Don Karlos" edo "Molinako kondea" deitua Madrilen jaio zen 1788an eta Triestre-n hil 1855ean. Espainiako infantea izan zen, Fernando VII.aren anaia. Karlos V.a izena hartu zuen.
Hasieran, tronurako eskubideak ukatzen zizkion Santzio Prakmatika onartu bazuen ere (1830), Fernando VII.a hilzorian zegoenean ez zuen onartu nahi izan haren alaba Isabel II.a ondorengotzat (1833). Bata eta bestearen jarraitzaileek, Lehen Gerra Karlista piztu zuten. Bergarako Hitzarmenaren ondoren gerra galdu zuenean, bere seme Karlos Luisen alde abdikatu zuen (1845).
Loturak: >Dorregarai, Antonio; > Sagastibeltza, Jose Migel; Villarreal, Bruno; Zaratiegi, Joan Antonio; >Joan Karlos Borboi-Bragantzakoa; >Ladron Zegamakoa, Santos; >Zumalakarregi;
Iturria: Elhuyar